Pottoken mundua ezagutzeko aukera dago bertan eta pertsonei laguntzeko dago sortua bertako zentroa, terapia egiteko. Eskoletako hainbat haur adimen emozionala lantzeko joaten dira bertara; enpresak, aldiz, lidergoa eta talde lana hobetzeko. Arazo ezberdinak dituzten beste pertsona batzuentzat ere lagungarria da. Zapatuko saioan esku hartu zutenak berehala gerturatu ziren animaliengana eta, orrazia pasa ostean, gainean ibiltzeko aukera ere izan zuten.