Erakusketan, 70 marrazki, estanpak, poema bisualak, 12 eskultura txiki eta Orioko artistari buruzko informazio dezente zegoen ikusgai. Erakusketa osoa poesiari egindako laudorio bat da, lengoaia horrek laburbiltzen du, hain zuzen, artistaren lan guztia. Erakusketa abuztuaren 30ean ireki zuten eta irailaren 29ra arte egongo da ikusgai.