Talde onenaren saria Caja Ruralek eroan zuen; tarteko helmugena Xabier Jauregik; mendiko saria Andreu Messek; eta, oñatiar onenaren saria Sumofic taldeko Mikel Fernandezek.
88 kilometroko proba
Azkeneko urteetan egin izan duten moduan, Foruen plazan hasi zuten lasterketa. Handik Bergara aldera hartu zuten, berriro ere Oñatira iristeko. Udana eta Atagoiti gainak igo ondoren, txirrindulariak Oñatira iritsi eta Santipillauko aldapa igo zuten.