Datorren martitzenean irekiko ditu ateak Oñatiko Haur Liburutegi eraberrituak

Txomin Madina Milikua 2013ko ira. 3a, 20:32

Datorren astetik aurera Oñatiko Haurren Udal Liburutegira doanak hainbat gune aldatuta aurkituko ditu. Izan ere lehen solairuan zeuden bi bilera gelak 0 eta 6 urte bitarteko umeendako liburutegi bihurtu dituzte. Ondorioz, egungo Haur Liburutegia bera ere berrantolatu egin dute.

Ikasturte berriarekin, antolaketa berria eta leku gehiago izango ditu Oñatiko Haur liburutegiak. Izan ere, Arantzazu Ibarrondo Oñatiko Udal Liburutegiaren arduradunaren esanetan, hamar urteren ostean, leku gehiagoren beharra ikusten zuten, bai jendearentzat eta baita lan egiteko ere. Gauzak horrela, kultur etxeko lehen solairuan zeuden bi bilera gelak 0 eta 6 urte bitarteko umeentzako liburutegia izango dira aurrerantzean: "Ume txikiek helduekin irakurketa partektazeko lekua behar dute eta hau aisialdi lasaia partekatzeko gunea izango da" dio Ibarrondok.

Gune berri honek, 6-7 urtetik gorakoentzat dagoen lekua  berrantolatzeko aukera eman du, eta hori, liburutegira doazen nerabeentzat ere onuragarria dela dio Udal Liburutegiko arduradunak. Joan den astean egin zituzten berrantolaketa eta margotze lanak, eta espazio berriak datorren astetik aurrera, hilaren 10etik aurrera egongo dira erabilgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak