Danborradako entseguak hasiko dira gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ira. 3a, 13:30

Gaur, martitzena, umeen danborradako entseguak hasiko dituzte Errekalden. Nagusien entsegua hilaren 17an hasiko da. Dantzariena, berriz, bihar, eguaztena. Erropak aurrez jaso behar dira.

Umeen danborradako erropa banaketa ere gaur, martitzena egingo dute:

  • 3an, iñude eta sukaldarien arropak banatuko dituzte
  • 5ean, nesken arropak banatuko dituzte (sukaldariak eta gona berdeekin joaten direnenak)
  • 10ean, mutilen arropen banaketa (barrilero eta danbor jotzaileena)
  • 12an, gelditu direnak

Entseguak izango dira 3an, 5ean, 10ean, 12an eta 17an, 19:00etatik 1945era. Entsegu orokorra hilaren 19an egingo dute. Iñude, gastadore eta trastedun sukaldariak 19ko entsegura joan behar dute bakarrik, baina arropak aurretik hartu behar dituzte.

Nagusien danborradako entseguak 17an, 19an eta 24an egingo dituzte, 20:00etatik 21:00etara. Entsegu orokorra hilaren 26an izango da.

Dantzariak

Danborradan parte hartuko duten dantzariak 1996an jaiotako gaztetxoak izango dira. Komeni da talde bakoitzeko ordezkari bat joatea irailaren 3ko, gaurko, entsegura, entsegu egunei buruz eta zozketari buruz (beharra bada) berba egiteko.

Dantzarien entsegu egunak dira: 4, 11, 16, 18 eta 23. Entsegu orokorra 26an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak