Bar Arantzazu zegoen etxea ere bota dute

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko abu. 29a, 16:06

Triana auzoko Portalekua etxeak botatzen dihardute egunotan; martitzenean bota zuten garai baten Herrera taberna zegoen eraikina, eta gaur, eguena, eraitsi dute bidearen bestaldean dagoen etxea, garai baten Bar Arantzazu zegoena.

Goizeko 11:00ak inguruan ekin diote lanak eraisteko prestaketei eta 12:00ak jo orduko bota dituzte lehenengo harriak. Ikusmina sortu du herritarren artean, horietako asko eraiste lanei adi begira zeuden, tartean, auzotarrak eta botatzear zeuden etxeko bizilagunak.

Hogeitabederatzi urtetan Bar Arantzazuren gainean bizi izan den Luis Biainek kontatu du, garai baten oso auzo bizia zela Triana, eta bereziki, jende asko batzen zela Arantzazu (Diortxuena) zein Herrera tabernetan. Urteetan bere logela izan denaren horma zulatzen zuten unean lasai jarraitzen zituen begiekin hondeatzailearen mugimendu guztiak.

Hantxe topatu dugu Jabi Obeso, Bar Arantzazu tabernako zerbitzaria izandakoa telefonoaz grabartzen eraikina botatzeko lanak. Hunkituta jarraitu ditu lanak Jesus Bengoa auzotarrak garai bateko eraikinak desagertzen ari denaren penaz.

Behin etxeak eraitsita, orube horietan ez du berriz eraikitzeko asmoa Udalak, aisialdi gue bihurtzeko baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak