Arrikrutzen barrena

Imanol Gallego 2013ko abu. 21a, 16:25

Arrikrutz kobak eskaintzen dituen sekretuak ezagutzeko abentura honetan etxeko txikiek ohiko ibilbidea utzi eta kobaren sekretu eta normalean ikusten ez diren guneetan barneratzen dira.

Nagusien espeleo abenturak izandako erantzun onaren ostean txikiei zuzendutako abentura sortu zuten. Duela urtebete jarri zuten martxan eta ordutik oso harrera ona izan du "apiriletik azarora bitartean hilero gutxienez behin egin dugu", dio Arrikrutzeko gida batek.

Gaurkoan Madril eta Debatik etorri den taldetxo batekin barneratu gara koban eta asko ikasten den arren, "ez da bisita didaktiko bat, koba ukitu eta ezagutzeko erabiltzen dugu abentura hau" azpimarratzen digu Leire Garai gidak.

Lehen metroak ohiko ibilbidetik egin ostean zapatilak zikindu beharra dago.Pasabidea utzi eta haur zein gurasoak Arrikrutz ezagutzeko abenturan barneratzen dira. Bertako fauna, flora... normalean ikusten ez diren gauzak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duen abentura da dau. Adi, ze hurrengo espeleo txiki abentura irailak 7 izango da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak