San Lorentzo jaietan trikipintxopoteoa, kontzertuak eta beste

Ubane Madera 2013ko abu. 9a, 16:12

Gonbitea egin dute Oñatiko San Lorentzo auzotik asteburuan bertara joan eta jaietarako prestatu dituzten ekitaldiez gozatzeko. Batzuk aipatze aldera, erromeriak edo kontzertuak izango dira gauero. Adibidez, Arrasateko Demasia eta Gasteizko Whisky Dyck eta 124 taldeek eta Ander Etxaniz bakarlariak kontzertuak egingo ditute, eta Elustundo anai-arrebek erromeria eskainiko dute. 

Hona hemen egitaraua egunez egun eta orduz ordu:

ABUZTUAK 9 – Ostirala

  • 16:00: Etxafuego jaurtiketa
  • 16:30: Aratz Ugarteren omenezko VI. MTB. Trabesia (Jai batzordea ez da kargu egingo zerbait gertatzen bada).
  • Arratsaldean… I. Pilota txapelketa (kanporaketak)
  • 18:30: Trikipoteoa
  • 22:30: Kontzertuak: Demasia (Arrasate), Whisky Dyck (Gasteiz), 124 (Gasteiz).
  • Ondoren erromeria Dantzadi taldearen eskutik.


ABUZTUAK 10 – Zapatua

  • 12:00: Meza. Ondoren, gailetak
  • Jarraian kalejira Aramaixuena baserrira.
  • 13:00: Vicenta Agirrebengoa Gabilondoren mendeurrenaren omenaldia.
  • Ondoren, luntxa.
  • 16:00: XX. Mus txapelketa (Artzubi tabernan).
  • 17:00: Puzgarriak eta marrazki lehiaketa
  • Arratsaldean… I. Pilota txapelketa (Semifinala eta Finala)
  • 19:00: Trikipintxopoteoa auzoko tabernetan.
  • 22:30: Erromeria Elustondo anai arreben eskutik.
  • Ondoren dantzaldia Jabi Sound-en eskutik!


ABUZTUAK 11 – Domeka

  • 12:30: Meza San Lorentzoko ermitan auzoko hildakoen omenez.
  • Jarraian, bertsolariak eta trikitilariak.
  • 14:30: Larrain Gain Elkartean auzo bazkaria bertsolari eta trikitilariekin alaituta
  • 22:00: Kontzertua Ander Etxaniz bakarlariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak