Egin beharreko lanak honakoak dira: Osinurdin eta Fanderia industria-guneetan 46 farola jarri, Berezaon halako 30, eta Oñatiko bestelako hainbat gunetan 90 argiontzi.
Eskaintzak, jendaurrean
Lehiaketan parte hartu gura duten enpresek Oñatiko Udaleko erregistroan aurkeztu behar dituzte proposamenak. Udalak, berriz, jendeaurrean zabalduko ditu jasotzen dituen eskaintza ekonomiko guztiak. www.oinati.net helbidean jakinaraziko dute noiz egingo duten hori.