Kometak manejatzea, udarako erronka

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko abu. 9a, 12:03

Haizea dagoenean kometa gora jaurti eta listo. Ba ez, ez da hori bakarrik. Jakin behar da haizeak agintzen duen altueraraino igotzea kometa, eta sokak manejatzea. Eta abila izateak laguntzen du. Akaso uda bukatu orduko...

Horretarako, baina, gehiago saiatuko behar. Dudarik ez.

San Inazio egunerako bero galanta zegoen iragarrita, eta hari aurre egiteko asmoz, Opakuara joan ginen, hainbat lagun. Koadrilan. 13 nagusi eta 10 ume. Zazpi urte ume zaharrenak, eta ia zortzi hilabete gazteenak.

Opakua gainean ikusi genuen toki aproposa. Errepidetik uruti joan barik. Pagope ederrak zeuden. Horietako baten jabe egin ginen. Elegante.

Gerizpe ederra dute hango pagoek. Leku ederra bertan bazkaltzeko ere. Eta elegante egin genuen jatordua. Mahaia hantxe bertan prestatu genuen. Bi txanda egin genituen bazkaltzeko: umeak lehenengo eta nagusiak gero. Ederto bazkaldu genuen. Baita kafea hartu ere, lagun batek Galiziatik ekarritako Santiagoko bixkotxo eta guzti. Patata tortilla lehiaketa ere egin izan dugu beste irteera batzuetan, baina oraingoan ez zen lehiaketarik egon.

Bazkaldu aurretik, baina, kometekin jolasean ibili ginen. Asko disfrutatu zuten umeek. Kometa batzuk soka bakarrekoak ziren, eta errazago manejatzen ziren. Bi sokadunak abilezia gehiago eskatzen zuen.

 

Harritu ninduen inor ez ikustea. Eguzkitan bero egiten zuen, baina gerizpetan ez zen berotza hori igartzen. Haizeak ere laguntzen zuen eroso egoten. Sekulako pagopeak ikusi genituen, baina jenderik ez. Urbasan ere izanak gara, Opakuan egindako plana berdinean. Hura ere handia da eta jendea sakabanatu egiten da, baina ibilgailuak ikusi izaten dira bazterretan. Opakuan ez genuen ia inor ikusi.

Animaliak, bai. Animaliak ikusi eta entzun genituen. Ondoratu egin zitzaizkigun, eta sobran gelditutako ogia eman zieten behor, zaldi eta behiei umeek.

Artzaia ere ikusi genuen, makila eskuan duela.

Bazkal osteko jolasa izan zen mantzanilla batzea. Heldu eta berehala ere hasi ginen batzen, baina deialdia arratsaldean izan zen. Etxean dago orain lehortzen, paper zuriaren gainean eta gerizpetan.

Autoetara bueltatu ginenean ikusi genituen beste bi lagun horretantxe, mantzanilla batzen. Beste inor ez genuen ikusi egun guztian.

Eramandako kometa guztiak ez ziren baldintza onetan iritsi etxera, baina berria erosi eta saiatzen jarraitzeko baditugu oraindik jai egun asko. Ea ba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak