Bart gauerdian atxilotu dute ertzainek. Ohar bidez jakitera eman dutenez, gauez argiak piztu barik zihoala ikusirik geldiarazi zuten eta, identifikatzen hasitakoan, gidabaimenik ez zuela konturatu ziren. Ondorioz, atxilo eraman zuten, bide segurtasunaren kontrako delitu baten ustezko egile moduan. Jada aske utzi dute, baina epailearen aurrera aurkeztu beharko da, behin izapide guztiak amaituta, hala egiteko eskatzen diotenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.