Deva errekan gora

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko abu. 2a, 11:00

Debagoienean Deba ibaiaren inguruan gora eta behera ibiltzen gara. Askorendako, hori da egunerokoa. Oraingoan, baina, gure ibarretik kanpo Deva errekan gora joateko irteera proposatuko dut. Urrun joan barik, Kantabrian bertan.

Aste bukaera batean egiteko moduko irteera den arren, merezi du egun batzuk gehiago geratzea. Kantabriako Potes herrirako bidea hartuko dugu Unqueran, N-621 errepidea, hain zuzen.

Deva errekan kayak-ean

Deva errekaren ondoan joango gara denbora guztian. Panesen, adibidez, kayak-ean ibiltzeko aukera dago. Hainbat agentziak eskainzen dute aukera hori.

Ondoren, Deva errekaren arroa estutzen joango da. El desfiladero de la Hermidara iritsiko gara. Leku ikusgarria.



Potesen geldialdia

Azkenik, Potesera iritsiko gara, Europako mendietako bihotza. Liebana eskualdeko  kapitala da Potes. Kale eta eraikin ikusgarriak ditu, garai bateko xarma gordetzen dutenak. Udaletxea, adibidez, XV. mendekoa da. Potesek bisitariari eskaintzen dion beste altxor bat gastronomia da: barazkiak, lekaleak, ardoa eta zezina, besteak beste.



Herriak duen politena, baina, ingurune naturala da. Mendiz inguratuta dago eta hainbat irteera eta ibilaldi egiteko aukera dago.

Atseden hartzeko leku aparta

Potes baino aurrerago dagoen Camaleño udalerriko La casona de Cosgaya hotelean hartu genuen atseden guk. Lankideen oparia izan zen. Eskerrik asko, bada, lerro hauen bitartez! Gosaria, primerakoa!

Hurrengo egunean, domeka, Fuente Dé aldera joan ginen. Hainbat arrazoi tarteko, mendiko bota barik geunden, hortaz, oinetako arin batzuekin edo sandaliekin ibiltzeko moduko irteeratxoa egin genuen. Fuente Dé-ko teleferikoa hartu genuen, eta behin goian paseo bat egin genuen. Teleferikoak lau minutu behar ditu aparkalekutik gora, Álivako behatokira (1.850 metro).



Mendia gustuko dutenendako toki aproposa da. Mendi ibilaldi politak egin daitezke, eta baita eskalada praktikatu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak