San Juan kalea eta kiroldegiko aparkalekua, zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 24a, 18:13

Irisgarritasun lanak egin ez ezik, uraren tuboak eta argiteria ere berritu dituzte San Juan kalean. Kiroldegiko aparkalekua doan da irailera arte.

Martitzenetik zabalik dago San Juan kalea. Kiroldegiko aparkalekua ere erabilgarri dago eta horrelaxe egongo da aurrerantzean. Abuztua barne, gainera, doakoa izango da. 

Altura berean

Apirilean hasi zituzten irisgarritasun lanak San Juan kalean. Uztailaren 30a zuten lanak bukatzeko epea, baina astebete lehenago bukatu dituzte. Ugarte Eraikuntza enpresak egin ditu San Juan kaleko irisgarritasun lanak. Orain, kale guztia altura edo plataforma berean dago. Kaleko albo bietan, metro t'erdiko espaloia dagoi, oinezkoendako, eta erdian ibilgailuendako bidea, altura berdinean. Lan horiez gain, ur hornidudaren eta saneamenduaren instalazioak eta kale osoko argiteria ere berritu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak