Oporretara goazenerako eta etxean lapurren bisita izan ez dezagun hainbat gomendio eman ditu udaltzaingoak. Adibidez, etxeko atea giltzaz ixtea beti eta konfiantzazko pertsona bati postontzia hustu eta pertsianak igo eta jaisteko eskatzea. Bisita horien ordutegia aldatzea eta arratsalde-ilunkaran doanean argiak piztea ere gomendatzen du eta baita aurreko egunetan oporretan goazela han eta hemen esaten ez ibiltzea ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.