Peta Barrel dator Oñatiko aurtengo Surf festara, taulak nola egin azaltzera

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 25a, 13:09

Abuztu bukaeran izango da, sardina, skate, musika, tailer, zinema eta Usakoko salto txapelketarekin.

Abuztuko azken bi egunetan egingo dute Oñatiko aurtengo Surf festa eta egitarau mardula antolatu dute.
Abuztuaren 30ean, esaterako, surfeko tablak egiten dituen Peta Barrel etorriko da Oñatira. "Surfeko taulen erakusketa bat egingo du herriko kaleetan zehar. Hurrengo egunean, abuztuaren 31n, taulak nola egiten diren azalduko du kale Zaharreko plazatxoan", azaldu du Aitor Perosterenak, festaren antolatzaileetako batek. "Toki horretan bertan, skate-an egiteko patineteak egiten dituzten gazte batzuk etorriko dira Lekeitiotik, eta kalean zirkuitu txiki bat ere prestatuko dugu umeek, gazteek zein nagusiek patinetean ibiltzeko", gaineratu du Perosterenak.

Sardina jana ere egongo da aurten, eta baita Surf Fixed bizikleta karrera ere, bigarren aldiz. Hori antolatzeko, baina, laguntza behar dute, bidegurutzetan egoteko, adibidez. Laguntzeko prest dagoena antolatzaileekin harremanetan jar daiteke.

DJak tabernetan

Zinema eta musika ere uztartuko dira aurtengo Surf festan. Horrela, festako lehen egunean, kontzertua egongo da Atzeko kalean. Emanaldia hasi aurretik, surfari buruzko laburmetraia bat emango dute hantxe bertan, eta baita beste filma bat ere kontzertuko tarte baten. Zapatu gauean, abuztuak 31, berriz, Javi P3Z DJa etorriko da Oñatira. Musika emanaldia egingo du kale Zaharreko plazatxoan. Gauean izango da hori. Aldi berean, beste DJ batek Luisena tabernan jarriko du musika, eta beste hiruk, batera, Pako tabernan.

Salto txapelketa Usakon 

Bestalde, aurten ere egingo dute Usakoko salto txapelketa. Abuztuaren 31n izango da. 10:00etan hasiko da. Sari banaketa, berriz, iluntzean egingo dute Ona tabernaren aurrealdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak