Iñigo Truebak esperientzian parte hartu zuen eta ekimenarekin ederto pasatu zutela eman digu aditzera. Berak utzitako argazkiak dira hemen ikusgai daudenak.
Atzo iluntzean lagun koadrila polita –40 pertsona inguru– elkartu zen Arantzazuko Parketxean, honek, Arantzazuko Adiskideak Elkartearen lankidetzarekin antolatutako mendi irteeran parte hartzeko. Aloñara igo ziren eta hala, arrats-iluntzean mendiaz gozatzeko aukera eduki zuten.
Iñigo Truebak esperientzian parte hartu zuen eta ekimenarekin ederto pasatu zutela eman digu aditzera. Berak utzitako argazkiak dira hemen ikusgai daudenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.