Hegoafrikan egindako musika bertatik bertara entzuteko aukera bikoitza Oñatin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko uzt. 19a, 11:54

Hegoafrikako Touchwood talderekin abiatuko dute gaur, egubakoitza, Kalean egitasmoa. Lurmutur Hiritik datorren musika taldeak, gipsy-afro-folk estiloko doinuak erakutsiko ditu San Anton plazako agertokian 19:30etan. datoprren eguaztenean eszenatoki berean, Sowetoko BCUC taldearen hip-hop afrikarra izango da protagonista.

Ibilbide laburra badu ere, dagoeneko sona handia lortu du musika kritikoen esanetan etorkizun oparoa duen taldeak. Horren erakusle da, Afrikako musika eta kultura ezagutarazteko asmoaz sortutako Johannesburgo Vis a Vis lehiaketako iazko edizioko irabazletako bat izan zela. Sari moduan udako askotariko jaialdietan jotzeko txartela lortu zuten. Europako hainbat herrialdetan egiten ari diren bira aprobetxatuta, bada, Oñatin geldialdia egitea lortu dute Kalean programako arduradunek. 

Hiru neska eta mutil batek osatzen dute gipsy-afro-folk estiloan kokatutako laukotea. Sortzen dituzten armonia goxoak eta soinu akustikoak dira adituen esanetan, taldearen ikur. Aipagarriak dira, era berean, taularen gainean erabiltzen dituzten askotariko musika tresnak: biolinak, ukelelea, txeloa, gitarra, marinbak eta bateria, horien artean. 

Hegoafrikako doinu gehiago eguaztenean

Gaurkoaz gainera, Hegoafrikako musikaz gozatzeko beste aukera bat izango da uztailaren 24an eszenatoki berean; Sowetoko BCUC taldearen hip-hop afrikarra izango da protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak