Arteari buruz jardungo dute bihar iluntzean Antixena gaztetxean, Asteasteartearen barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 18a, 13:16

Arteari buruzko lehenengo astea, Asteasteartea, abiarazi zuten martitzenean Antixena gaztetxean. Herriko artista gazteen erakusketa zabalik dago ordutik, eta astebururako beste bi ekimen antolatu dituzte, arteari lotuak biak.

Bihar, egubakoitza, esaterako, Zer da artea? galderaren erantzunak partekatuko dituzte iluntzean egingo dute afari-tertulian. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako irakaslea de Ismael Manterola gonbidatu dute hitzaldi horretara. Domekan, bestalde, musika saioa egongo da Antixena parkean, 20:30etik aurrera. Jam Session-a entzuteko aukera.

Antixena gaztetxeko goiko solairuan dago artista gazteen erakusketa, eta hantxe egongo da datorren martitzena arte. Amaia Martinez de Arenaza, Eñaut Uribesalgo, Mirari Sagarzazu, Lezuri Ormazabal, Xabier Mendizabal, Ane Agirre eta Ander Etxanizen lanak daude ikusgai. Audiobisualak ere egunero proiektatzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak