Udako kultur egitaraua kalean gozatuko da iraila bitartean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 19a, 12:03

Gaur, esaterako, Hego Afrikako Touchwood taldeaz eta Teatrakalakallez gozatzeko aukera egongo da.

Kalean egitaraua prest du dagoeneko gazteria sailak. Udako kultura eskaintzak kalean disfrutatzeko aukera eskainiko du beste uda batez. Gaurtik, egubakoitza, iraila arte, herriko txoko ezberdinetan egongo diren musika, festa, antzerki eta ikuskizun aukera ezberdinak jasotzen ditu aurtengo egitarauak.

90. hamarkadako bigarren erdialdean sortu zen Kalean egitasmoa, eta ordutik, munduko kulturak herriko kaleetara gerturatzea izan da bere helburua. Baita aurtengoa ere. Gaur, esaterako, Hego Afrikako Touchwood taldeaz eta Teatrakalakallez gozatzeko aukera egongo da. Egitarau osoa, agendan duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak