Imuntzo eta Beloki, Madalenako jaien egitarauaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 18a, 17:58

Egubakoitzean hasiko dira jaiak; 20:30ean jaitsiko da Madalena. Potx eta Motx pailazoek ikuskizuna egingo dute zapatu arratsaldean, eta gauean, dantzaldia eskainiko dute Imuntzo eta Belokik.

Egubakoitzean hasi eta domeka bitartean Madalena jaiak egingo dituzte Santxolopeztegi auzoan. 20:30ean emango diete jaiei hasiera, Madalenaren jaitsierarekin. Auzo afaria egingo dute ondoren. Bihar arratsaldean, Irrien bila ikuskizuna egingo dute Potx eta Motx pailazoek, 17:00etan, eta 23:00etan, dantzaldia eskainiko dute Imuntzo eta Belokik. Kaletik autobusean joateko aukera egongo da, 2 euro ordainduta. Domekan, herri kirolak eta mus txapelketa.

Egitarau osoa, agendan duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak