Bizikletak ondo erabiltzeko kanpaina ari da egiten udaltzaingoa

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uzt. 18a, 11:54

Erdiko kaleak oinezkoendako kale bihurtzen direnean, zirkulazioari itxita daudenean eta oinezko ugari ibiltzen denean, arazoak sortzen dira oinezko eta bizikleta zaleen artean, eta bien segurtasuna bermatzeko abiarazi du udaltzaingoak bizikletaren erabilera egokia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina.

Oinezkoendako kalean oinezkoen zein eta bizikletekin doazenen segurtasuna bermatzeko, udaltzainak aholkuak ematen ari dira. Arratsaldero egiten dute, oinezko kaleen sarreretan: Etxaluzen eta Txaketuaneko bidegurutzean. Erdiko kaleak oinezkoendako kale bihurtzen direnean, hau da, piboteak goian daudenean, gune horietan bizikletan ezin dela ibili abisatzen diete udaltzainek bizikletan doazenei, eta aholkuak ematen dizkiete. 17:00etatik 19:30era egoten dira lan horretan.

Kale Barria, kale Zaharra eta Atzeko kalea oinezkoendako kaleak dira 12:00etatik aurrera, piboteak jasotzen direnetik, trafikorako ixten dituztenetik. Oinezko ugari ibiltzen denean, arazoak sortzen dira oinezko eta bizikleta zaleen artean, eta bien segurtasuna bermatzeko abiarazi du udaltzaingoak bizikletaren erabilera egokia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina. Foruen plaza ere oinezkoendako gune izanda, han ere ezin da bizikletaz ibili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak