Jai giroan ospatu dute Arrano taberna eta elkartearen 30. urteurrena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko uzt. 14a, 12:33

Mahaik eta aulkiak kalera atera eta hantxe ospatu dute Arrano elkartearen eta tabernaren 30. urteurren bazkaria 70 bat oñatiarrek. Pasta entsalada eta okela gisatua izan zuten jateko, atzo, zapatua. 

Ezker Abertzalearen inguruan zebilen taldetxo batek sortu zuten Gorgomendi elkartea eta Arrano taberna. Orduan 135 bat bazkide ziren; gaur egun, 150 inguru dira. "Garai latzak, errepresio handikoak" zirela gogora ekarri du Iker Loiti kontseiluko kideak. Urte hauetan herriaren alde lan handia egin dutela nabarmendu du. Loitik gogoratu du tabernako lehen zerbitzari izan zen Alberto Plazaola preso dagoela gaur egun.

Ekintza gehiago

Datorren zapatuan bizikleta irteera izango dute, 9:00etan –gaztetxoak 10:30ean. Uztailaren 27an musika kontzertuak izango dituzte, eta 28an natur eskolakoekin Arrano-haitzera joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak