'Herritarren Epaia' ekimen ibiltaria, gaur

Guren Zumalde 2013ko uzt. 12a, 16:45

Arratsaldean egingo da, Trianako jaietan; 197/2006 doktrina eteteko eskatuko dute

Herrira taldeak antolatuta, 197/2006 doktrinaren inguruan herritarrek uste dutena jasoko dute gaur, egubakoitza. 19:30ean izango da, Kalegoienan.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak aurki erabakiko du Ines del Rio tafallarrak espetxean jarraitu beharko duen edo ez. Gaia jendartean presente egoteko asmoarekin, Herrira elkarteak doktrinaren aurkakotasuna jasoko du Herritarren Epaia ekimenarekin. Elkartekoen esanetan, saiatuko dira ezezkoa "ahalik eta anitzena" izaten; jendeaz gain herriko taldeek parte hartzea da euren asmoa. Herrirako Mikel Kortabarriaren arabera, Estrasburgok dioenak 70 bat euskal presori eragingo die, tartean Xabin Usandizaga herritarrari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak