Guztiek gozatzeko moduko egitarauarekin datoz Trianako Jaiak

Guren Zumalde 2013ko uzt. 12a, 16:45

Gaur arratsaldean hasi eta domekara arte era guztietako ekintzak izango dira auzoan

Gaur arratsaldean, 7etan hasiko dira Trianako jaiak eta domekara arte festa-giroan izango dira auzoan.
Herriko plazatik kalejiran igoko dira Kalegoienara 18:30ean. Behin hara iritsita hasiko dira aurtengo Trianako jaiak, Astotrastorekin. Txorimalo eta erraldoien kalejira dago gero, eta iluntzean hasita Luhartz taldearekin dantzaldia. Gauerdian, nor da nor jolasa egingo dute.
Zapatuan, besteak beste, umeentzako marrazki-tailerra izango da goizean, eta bazkalostean, berriz, mus-txapelketa. 19:30ean herriko gazta eta sagardo dastatzea egingo dute kalegoienako plazan. Gauean, Ingo al Deu taldearen erromeria egongo da; eta goizaldean txokolate-jana izango dute hara hurbildutako guztiek.
Domekan, hilaren 14an, bukatuko dira festak, baina hala ere eguna hitzorduz beteta egongo da. Txistulariek esnatuko dute auzoa 10:00etan, eta San Martingo ermitan meza izango da hildako auzotarren alde. Ostean, otamena egingo dute ermitaren estalpean. 15etan egingo dute  auzo-bazkaria giuztiek eta Josu Zubiaren emanaldia egongo da gero, 18:30etik aurrera. Bukatzeko,  Garazi, Olatz, Ander eta Mikelekin erromeria egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak