Arte-udalekuak Oñatin

Jagoba Domingo 2013ko uzt. 9a, 19:59

Bigarren urtez arte udalekuak antolatu dituzte Oñatin. Gaztelekuko sotoan artean murgildu dira 11 gaztetxo, besteak beste marrazkiak, pintura, eskultura edo argazkigintza lantzen.

Duela astebete ekin zioten arte-udalekuei Oñatin, eta beste bi astez artearen inguruan lanean ibiliko dira. Parte hartzen duten gaztetxoak, goizero 10etan elkartzen dira gaztelekuko sotoan eta begiraleek lagunduta, sormen lanean aritzen dira eguerdira arte.Iaz lehenengo saiakera egin ondoren, aurtengo arte-udalekuak indartsuago hasi dira; denera 11 gaztetxo dabiltza artearen munduan buru belarri murgilduta.

Hiru orduko saio hauetan, marrazkiak, pintura, eskultura edo argazkilaritza lantzeko aukera izango dute. Hala ere, Amaia Martinez de Arenaza begiraleak adierazi duen bezala, gaztetxoen erritmo eta motibaziora moldatuko dira ekintzak. Arduradunek, musika jarri, egitekoak proposatu eta baliabideak ematen dizkiete, eta parte hartzen dutenek erabakitzen dute momentu oro zer eta mola egin. Hasieran beldur puntu bat izan arren, oraingoz erantzuna oso ona izan da.

Gaztelekuko sotoko ekinaldiez gain baina, irteerak ere egin dituzte dagoeneko, besteak beste kultur-etxera eta Guggenheim museora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak