50.urteurrena bete duen nazioarteko lehiaketan parte hartu duten herrialdetako ordezkari bat da Oñati, Indonesia, Italia, Austria, Polonia, Serbia, Eslovenia, Txekia, Hungaria, eta AEBrekin batera. Austriara abiatu auretik, Aitor Biain, zuzendariak zioen prestigio handiko lehiaketa dela eta han sartzeko aurre-aukeraketa gogorra dagoela. Munduan era honetako bospasei nazioarteko lehiaketa besterik ez daude eta horietako bat Spittalekoa da. Bertara joatea dagoeneko opari handia dela zioen, dagoen parte-hartzaileen maila oso altua kontutan hartuta.
Oraingoa, hirugarrennazioarteko lehiaketa izan da txantxikuarrentzat; aurrez, Eslovenian eta Tolosan lehiatutakoak dira.