Columbia Vidaraid bikotea jaun eta jabe Oñatin

Jagoba Domingo 2013ko uztailaren 6a

Urtzi Iglesias getxotarrak eta Barbara Bomfim brasildarrak osatzen duten Columbia Vidaraid bikoteak irabazi du Oñatiko lehenengo Raid Abenture proba. Bikote mistoak sailkapen jeneralean aurreneko postua lortu du gaurkoan. Zazpi ordu luzez eguzkipean igaro ondoren, baliza gehien lortu dituzte.

Raid abenturen munduan ezaguna da bikotea, esan diguten bezala, mundu osoan proba hauek egiten ibiltzen dira eta askotan 100 orduko Raid-ak egiten dituzte. Egun borobila izan da gaurkoa, eguraldia lagun, momentu ikusgarriak bizi izan direlako Usakoko ur orientazio proban edo Araotz aldean egin duten rappel saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak