Itxura guztien arabera, matxura bat izan zuen Juan Ignacio Zelaia pilotu oñatiarraren kotxeak. Sua piztu zen barruan eta gidaria zauritu egin zen. Gero, kotxetik irteterakoan eskuak erre zitzaizkion. Gurutzetako ospitalean dute, erreduren sailean; automoblismo federaziotik adierazi dutenez, ordea, zauri larririk ez du. Dena den, era honetako zauriak sendatzeko ospitaleratu egin ohi dira eriak.