Dagoeneko martxan da lehenengo Raid Abenture Oñatin. Parte hartzaileek 10:00etan hasi dute ibilbidea Foruen plazatik, eta alde zaharrean froga bat menperatu eta balizak aurkitu ondoren, Usakora bidea hartu dute. Usakon momentu ikusgarriak utzi dituzte, uretara salto egin eta baliza gehiago lortzeko. Ondoren, Urrexola aldera egin dute bizikletan eta 14:00ak aldera hurrengo puntura iritsiko dira. Raid-aren amaiera 17:00etan dago aurreikusita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.