Doinu gordinagoak Malenkoniaren 'Homo Homini Lupus' disko berrian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko uzt. 6a, 13:36

Formazio klasikora itzulita, laukote formatuan egindako emanaldian, erakutsi zuen Malenkoniak, atzo, egubakoitza, Oñatiko gaztelekuan, kaleratu berri duen Homo Homini Lupus diskoa. Lan berriko kantuez gainera, aurreko diskoko hiru kantu ikurren bertsio moldatuak batu zituzten errepertorioan. Zuhaitz Gurrutxaga, Realeko jokalari oihak gidatutako Vanpopel taldeak zabaldu zuen Oñatiko Bubulum GKEk antolatutako Nikaraguako Jimotega nekazari-guneko haur ezinduen aldeko jaialdia.

Benetako showman-a dela erakutsi zuen atzo berriz ere Gurrutxagak, kantu artean egiten zituen aurkezpenekin barre algarak sortuz hotz samar zegoen publikoan. Futbolaz jardun zuen, besteak beste, Iruneko taldean jokatutako garaiak modu ironikoan kontatuta eta gazteleraz abestearen zergatia ere azaldu zuen garai baten zuen Salamankako neskalaguna berbagai hartuta. Ipuin itxurako kontakizunekin lotu zituen aldamenean zituen punta-puntako musikariekin jotako abestiak.

Etxekoen txanda etorri zen gero, urduri samar igo ziren Malenkoniakoak agertokira: Rober Ferreiro (gitarra eta ahotsa), Alain Anton (baxua), Iñigo Ugarte (gitara) eta Iñaki (baterian). Disko berriko Akrofobia abestiaren ekin zioten eta lan bereko Kondena kantuarekin borobildu zuten tartean aurreko diskoko kantuak ere erakutsiz. Gustura  jardun zuten txantxikuarrek taularen gainean, nahiz eta bazuten penatxoa ekoizpen arazoak tarteko, disko berriaren kopiak emanaldira ez zirelako heldu; hori horrela, truke-txartelak banatu zituzten zaleen artean datozen asteetan diskoaren truke aldatzeko konpromezua hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak