197/2006 doktrina uzteko eskatzeko ekimenak egingo dituzte astean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko uztailaren 8a

197/2006 doktrina indargabetzea eskatzeko, bi ekimen antolatu ditu Herrirak aste honetarako. Eguaztenean, Gatza 31 urte izeneko dokumentala emango dute kultura etxeko zinema aretoan. Egubakoitzean, Herritarren Epaia izenekoa egingo dute: doktrina hori bertan behera eskatzeko liburua beteko dute. Goiena plazan izango da, 19:30ean. Euskal Herriko 80 herrietan egingo dute ekimen hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak