Oñatiko ahotsak nazioarteko lehiaketara

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko uzt. 4a, 11:00

Austriako Spittal herriko nazioarteko lehiaketan izango da Oñatiko Ganbara Abesbatza asteburuan. Gaur, eguena, abiatuko dira Oñatitik; 35 abeslariekin batera, 15 lagun ere badoaz. Lanak eginda, opor txiki batzuk egiteko asmoa ere badute hainbatek bidaia aprobetxatuta.

50.urteurrena betetzen duen nazioarteko lehiaketan parte hartuko duten herrialdetako ordezkari bat izango da Oñati, Indonesia, Italia, Austria, Polonia, Serbia, Eslovenia, Txekia, Hungaria, eta AEBekin batera. Aitor Biain, zuzendariak dio prestigio handiko lehiaketa dela eta han sartzeko aurre-aukeraketa gogorra dagoela. "Bideo bat, diskoa eta beste hainbat gauza lan bidali genituen. Munduan era honetako bospasei nazioarteko lehiaketa besterik ez daude eta horietako bat Spittalekoa da. Bertara joatea dagoeneko opari handia da!". Maila oso altua dagoela aitortzen du baina ilusio handiarekin prestatzen ari dira. Oraingoa, hirugarrena izango da txantxikuarrentzat; aurrez, Eslovenian eta Tolosan lehiatutakoak dira.

Bi atal ditu lehiaketak

Polifonia eta folklorea dira lehiaketaren bi atalak. Lehenengoak bi zati ditu, behartutakoa bat eta askea bestea. Behartutakoan,  hiru obra berberak kantatu behar dituzte abesbatza guztiek, kantatzeko oso zailak direla diote. Askean, berriz, bakoitzak aukeratutako beste hiru dituzte. Historian zehar bidaia bat egitea pentsatu dute Ganbarakoek. Folklorean, ostera, bakoitzak bere jatorriko kantuak abesten ditu, besteak beste, Guridiren pieza bat aukeratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak