San Juan kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanen azken fasea ari dira egiten uneotan; lanak aparkalekurako sarrera parera iritsi dira. Lan egutegia betetzen ari da eta, okerrik ezean, uztailean amaitzea aurreikusten da. Seguruenetik, lanak amaitu arte ez da kalerako pasabidea irekiko, eta aparkalekua ere ordura arte itxita mantenduko da.