Sergio Gartzia azkarrena Torreauzon

Mireia Bikuña 2013ko uztailaren 1a

Korrikalari oñatiarrak bigarren urtez jarraian irabazi zuen Oñatin. Lehia estua izan zuen Cipri Burciorekin eta azkem metroetako batzuk eskutik elkarrekin egin ostean, Gartzia sartu zen lehena helmugan segundo bateko aldearekin. Emakumezkoen lasterketan Nere Arregi arrasatearra izan zen azkarrena. Guztira, 91 korrikalarik hartu zuen parte 16. Torreauzoko krosean.

Eguraldi ederrarekin jokatu zuten Torreauzoko krosa. 11:00etan hasita, 7,6 kilometroko ibilbidea zuten egiteko. Bai gizonezkoen eta baita emakumezkoen lasterketatana lehia estua izan dute korrikalari azkarrenek. Gorabehera asko dituen ibilbidean zehar, erritmo aldaketa asko egon ziren.

Gizonezkoen proban Cipri Burcio eta Gaizka Romero egon ziren podiumean Sergio Gartziarekin batera. Emakumezkoetan aldiz, Estela Biain eta Eva Calle izan ziren bigarren eta hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak