Fitness jaia bihar Zubikoa kiroldegian: gimnasia armonikoa, bossu tonifikazioa eta fit bike-a.

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 28a

Kurtso bukaerako jaialdia izango da bihar, ekainaren 29an Zubikoa kiroldegian. Fitness zerbitzuko erabiltzaileentzat izango da; aurrez izena eman behar da kiroldegian bertan. Goizeko 11etan hasiko dira, gimnasia armonikoarekin; ordubeteko saioa egingo dute. Horren ostean, bossu-tonifikazioa, beste ordubetez. Bukatzeko, fit bike ekinaldia izango dute parte hartzen dutenek. Azkeneko saioa ordu eta erdikoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak