Egitarau zabalarekin datoz Zubillagako eta Torreauzoko jaiak, gaurtik domekara

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 28a

Asteburuan dira Zubillaga eta Torreauzoko jaiak. Auzokoentzako eta hurbiltzen direnentzako egitarauak prestatu dituzte.

Gaur arratsaldean etxafuegoekin hasiko dituzte jaiak bi tokietan. Zubillagan, 19:30ean, kaletik bizikletan joandakoei harrera egingo diete. Bihar, 16:30ean, Irrien Lagunekin haur-parkea izango da, eta etzi, domeka, Ganbararen kontzertua elizan, 19:00etan. Torreauzon, aldiz, zapatuan erromeria egongo da 19:30ean herriko soinujoleekin, eta domekan 16. herri-lasterketa egingo dute. Goizean izango da hori, 11etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak