Aurtengoa aurreneko urtea izanda, nolako erantzuna izango duen ez dakite arduradunek. Horretarako, izen-ematean beherapenak egin dizkiete denboraz ibili direnei. Bikoteak neskenak, mutilenak edo nahastuta egin daitezte. Gainera, raid handiarekin jendeak atzera egin ez dezan, arduradunek proba motzago bat ere prestatu dute, easy raid erakoa, hain zuzen. Antolatzaileek esan dute lan asko egin behar izan dutela. Bideak pentsatu, oinez eta bizikletaz egin, probak prestatu... Dena den, haietako batek aitortu duenez "mapak egitea izan da gogorrena: hartu ordenagailua, sartu GPSaren informazioa eta orduak sartu". Egunean bertan ere lan asko izango dute: irteeran, helmugan, kontrol-puntuetan, proba berezietan... Dena den, raida gertatzen ibili direnek ingurukoengana jo dute bolondres bila eta eurekin moldatuko direla esan dute.