Gaztetxeko barra zabalik egongo da asteburutan

Guren Zumalde 2013ko eka. 28a, 11:51

Egubakoitz, zapatu eta domeketan Oñatiko gaztetxeko taberna irekita egongo da aurrerantzean. 18etatik 24etara egongo da zabalik. Domeketan 22ak arte.

Gaztetxeko arduradunek gazteentzako topaleku lasai eta eroso bat eratu nahi izan dute. Ahalik eta giro irekiena lortzeko, barran herriko kuadrillak ariko dira, txandaka. "Lana egin nahi dutenek hemendik pasa besterik ez dute" diote. Jokin Arroyo gaztetxeko kideak esan du tabernan lana egiten dutenek nahi dituzten ekintzak egin ditzaketela: bideo-emanaldiak, kantaldiak, afariak... Asanbladakoen asmoa, dirua ateratzeaz gain, gazteen arteko harremanak indartzea delako.  Beste kide batek argi dio "denentzako tokia da, baina jarrera sexistak ez ditugu onartuko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak