Torreauzoko krosa egingo dute domekan Oñatin

Xabier Urtzelai 2013ko eka. 27a, 13:37

Domekan egingo dute, Antxintxiketan taldeak antolatuta, Torreauzoko krosa (11:00 San Pedro auzoa, Etxe-Aundi jatetxe parean). Izena aurrez eman daiteke Interneten, edo egunean bertan, lasterketa hasi aurretik.

Torreauzokoa umiltasunez antolatutako lasterketa da, ez du dirutan sari potolorik, baina parte-hartzaileen artean opari mordoa banatzen dituzte, eta gogortasunak ez du inor baztertzen, gehienek egiteko moduko proba da-eta (7,6 kilometro ditu). Iaz Sergio Gartzia oñatiarra eta Gurutze Frades izan ziren onenak. 

Eta, antolatzaile lanetan dabilen Asier Osinagak aitortu digu, atletek egutegian apuntatuta izaten ez duten lasterketa bada ere, azken egunean korrikalari mordoxka animatzen dela: "Egunean bertan jende askok ematen du izena, eta giro polita izaten da. Ez da egutegian gorriz markatuta egoten den lasterketa bat, baina iaz 120 korrikalari batu ziren, eta espero dugu domekan ere jende asko animatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak