Udalekuekin 'Milakolorez blai' jarriko dituzte kale eta txokoak 350 umek Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko eka. 28a, 11:00

Astelehenean, uztailak 1, hasiko dituzte udalekuak herriko 350 gaztetxok. Horiek zaintzen 35 begirale, bi laguntzaile, errefortzu bat eta praktiketako bi pertsona ibiliko dira.

Gurasoek San Lorentzoko ETEOn utzi eta jaso beharko dituzte umeak eta uztailaren 26ra bitartean luzatuko dira udalekuak. Goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean izango dira, eta azken urteetan bezala, zaintza zerbitzua ere egongo da 7:30etatik 10:00etara bitartean, lana eta familia uztartu ahal izateko.

Koloreak protagonista

Aurreko urteetan moduan, koloreak izango dira protagonista aurten ere. Leloa Milakolorez blai da eta umeen adin tarte bakoitzak kolore bat izango du: 3-4 urtekoek horia, 4-5ekoek berdea, 5-6koek laranja, 6-7koek urdina, 7-8koek gorria eta 8-9-10eakoek beltza.

Programazio "aberatsa"

Umeak hiru multzotan banatuta egongo dira adinari dagokionez eta multzo bakoitzari egokitutako programazio oso "aberatsa" izango dutela azaldu du Lukene Igartuak, udalekuetako koordinatzaileetariko batek. San Ferminetako entzierroa plazan egingo dute uztailaren 8an eta uraren eguna ere ospatuko dute, besteak beste.

Kontuan hartu beharrekoak

Igartuak zenbait kontu azpimarratu nahi izan ditu: ordutegiak errespetatzeko, umeei ETEOko euren geletaraino laguntzeko, umeak jasotzeko orduan geletaraino joateko, arropa eta oinetako erosoekin eramateko, eguzkitako krema etxetik emanda eramateko eta ETEOko sarreran egongo den panel informatiboan azaldutakoak edo gaztetxoek etxera eramango dituzten papertxoetan esaten dena kontuan hartzeko. Begiraleen lana errespetatzeko ere azpimarratu du Igartuak, izan ere, "Herriko txokoetan egiten diren ekintzetan etxekoak umearengana gerturatzen badira, umea askotan endredatu egiten da", azaldu digu Igartuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak