18 urtetik gorakoei zuzendutako lehiaketa nagusi horretaz gain, haur eta gazteen partaidetza sustatzeko asmoz, aparteko deialdia egin da 18 urtera bitarteko artistei zuzendutakoa.
Oinarriak
Teknika librea izango da baina derrigorrez "Oñatiko jaixak 2013" testua agertu beharko da idatzita. Lanok uztailaren 12ko 13:00ak baino lehen entregatu beharko dira kultura etxean.
Jai batzordea
Bestalde, jaiak antolatzeko batzordea antolatuko dute eta uztailaren 1ean izango da lehenengo bilera 18:30ean, kultura etxean.