Udalekuak hasi dira Elkar Hezin

Naiara Uriarte 2013ko eka. 26a, 19:53

Oñatiko Elkar Heziko ikasleek, kurtsoa amaitu bezain laster, ikastetxeak antolatutako udalekuei ekin diete. Ekainaren 24ean hasi ziren eta uztailak 26 arte izango dira.

Ikastetxeak bi motatako udalekuak antolatu ditu adina eta hizkuntzaren arabera.

Lehenengoa, hiru urte arteko txikiei dago zuzendua, eta euskaraz da. Ludikotasuna eta ongi pasatzea da helburu nagusia. Aipatzekoa da, gurasoek udalekuen iraupena aukeratzeko aukera dutela: aste bakarra, hamabostaldi bat, edo egonaldi osoa. Horretaz gain, egun bereziak ere ospatzen dituzte. Hala nola: San Fermin eguna, sukaldarien eguna- sukaldari txapela, tartak eta izozkiak egiten dituzte-, haizearen eguna- haize errotak eta hegazkinak...

Umeak piztinan

Bigarrena, ostera,  3-10 urte bitartekoei dago zuzendua eta ingelesez da. Oraingoz, hirurogei ikasle inguru ari dira bertan. Udaleku hauetan, aste bakoitzean proiektu jakin bat lantzen dute, eta aste osoko ekintza guztiak gai horren ingurukoak izaten dira. Esaterako, The Pirates, Afrika, In the Sky dira lantzen diren gai batzuk. Horretaz aparte, beste ekintza batuk ere egiten dira: olinpiadak, uraren eguna, eta uztailaren 19rako egingo duten antzerkiaren prestaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak