Aita Fermin Altubek bedeinkatu du Oñatiko Erretiratuen Eguneko bazkaria

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 23a

Oñatiko Erretiratuen Eguna egiten dabiltza gaur. Meza ostean, Zubikoa kiroldegira joan dira herriko erretiratuak. Udal Musika Bandaren emanaldiaren ondotik, Francisca Altube (94 urte) eta Aita Fermin Altune (91 urte) omendu dituzte. Oñatz taldekoen dantzaldia eta jarraian, bazkaltzen hasi dira 255 erretiratua. Aurretik, baina, mahaia bedeinkatu egin du Aita Ferminek.

 

Aurtengo omenaldian, Francisca Altuberi zazpia, lore-sorta eta erlojua oparitu zioten udal eta Pake-lekuko ordezkariek; eta Aita Fermin Altuberi txapela eta erlojua; aurreskua ere dantzatu zieten Oñatz taldeko bi umetxok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak