Gurasoekin batera egin dute ikasturte bukaerako festa Elkar Heziko ikasle eta irakasleek

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 22a, 19:25

Eguenean hasi zituzten kurtso bukaerako ekimenak, eta egubakoitzean, gauerdian, bukatu zituzten. Jaialdia, antzerkia, puzgarriak, Iturrigorrirako irteera, zuzeneko musika emanaldiak, afari-merienda eta Elkar Heziren abestiaren aurkezpena egin dituzte, besteak beste.

Egubakoitza izan zen Elkar Heziko kurtso bukaerako ekitaldien egunik beteena. Ikasle txikienek, esaterako, ohe elastiko eta puzgarriekin hasi zuten eguna, eta DBH eta Batxilergoko ikasleak, Iturrigorrira joan ziren egun pasa, ohitura duten moduan.

Gurasoekin batera

18:30etik aurrera, LHko ikasleek gurasoei jaialdia eskaini zieten. Dantzak, antzerkia, abesbatza ... ikusi eta entzuteko aukera izan zuten. Ikasle ohi, irakasle  eta hainbat lagunen artean sortutako Elkar Heziko abesti berria ere bertan entzun zuten.

Afari merienda 20:00ak inguruan hasi eta gauerdira arte luzatu zen. Ikastetxeko ikasketak aurten bukatu dituzten ikasleei omenaldia eta orla banaketa egin zitzaien bertso pertsonalizatuak abestuz. Elkar Heziko abestia konposatzen lagundu duten lagunei bertso bana abestu zitzaien, Elkar Hezi osatzen dutenen izenean esker ona adierazteko. Bukatzeko DBH4ko ikasleek euskal kanta ezagunen bertsioak eta beraiek sortutako abestien bilduma eskaini zuten. Hori guztia, bokata eta txotx arteko giroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak