Kultur eskaintza mantentzea eta komunikazioa indartzea, Arantzazuko Adiskideak elkartearen erronkak

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 22a

Arantzazuko Adiskideak elkarteak urteko batzarra egin du gaur goizean Arantzazuko Gogartetxean. Aurten berezitasun bat izan du batzarrak, izan ere, Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak krisiaren inguruko hitzaldia eskaini du.

30 pertsona inguru batu dira Arantzazuko ekitaldian. Batzarraren aurretik Jon Sarasuak krisiaz hitz egin du eta etorkizunerako zenbait mugarri ezarri ditu. Galderen garaian jendeak gaiareriko interesa agertu du eta elkarrizketa interesgarria sortu da.

Sarasuaren hitzaldiaren ostean, iazko kontuak azaldu dituzte elkarteko zuzendaritzako ordezkariek eta aurten urtarriletik egindako ekintzak ekarri dituzte gogora. Aurrerantzean kultur ekintzak antolatzen jarraitu eta indartzeko asmoa dutela azaldu du Iñaki Beristain Arantzazu aldizkariko zuzendariak. Gainera, kanpora begirako zein barneko komunikazioa lantzeko asmoa dute, webgunea berrituz eta garai bateko buletina berreskuratuz.

Batzarraren amaieran, Arantzazuko Adiskideak elkarteko bazkideek euren proposamenak egiteko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak