Asteburuan kontzertu bereziak Ganbararen Kantu Eskolaren eskutik

Lander Diego 2013ko eka. 20a, 15:48

Ostiralean eta larunbatean Ganbara Abesbatzak, Ganbara Gazte Abesbatzak eta Ganbara kantu eskolako txikienak taularatuko dira, kurtso bukaerako emanaldiak emateko.

22:00tan izango da Ganbara Abesbatzaren ostiraleko kontzertua, beti ere Gazte Abesbatzaren kolaborazioarekin. Kontzertuak Lazarraga Dorretxeko lorategian izango dira. Nagusienek Austriako, Spittal herrian emango duten emanaldiko kanta batzuk eskainiko dituzte. Gazteak ordea piano, baxu eta bateria konbo baten laguntzarekin gauzatuko du bere interpretazioa. 

Larunbata izango da txikien txanda. 3 eta 16 urteren bitartekoen kontzertuak Santa Anan izango dira 19:00tik aurrera. Haur tailerrak eta Ganbara Txikikoek lauhileko lanak aurkeztuko dituzte eszenatokian. Ikastetxeak Kantari ekimenekoek ere haien txanda izango dute taularatzeko. Horrez gain, aurten, Ganbara Txiki taldeak sorpresa bat eskainiko du, `TIC-TAC´musikalarekin.

Ostiraleko kontzertua ikusi ahal izateko, gonbidapenen bitartez izan beharko da eta kontzertua hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira, lorategien sarreran. Larunbaterako aldiz, emanaldia baino ordubete lehenago sarreran zabalduko da sarrerak eskuratu ahal izateko epea.

Ganbara Txiki

Ganbara Txiki Abesbatza

Ganbara Abesbatzako kideak Ejea de los Caballerosen lortutako garaikurrarekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak