Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu du ikusi egin beharko dela proiektu horren bideragarritasuna nolakoa den eta deialdi bat luzatu nahi izan die oñatiarrei eta baita Oñatira joaten diren bailarako herritarrei ere: "Herritarrei autobus zerbitzuak erabiltzeko deialdia egiten diet, izan ere, eskaria eta eskaintza ahalik eta bateratuenen joatea komeni izaten da".