Igeriketako Txantxiku saria zapatuan da Zubikoan

Guren Zumalde 2013ko eka. 19a, 18:09

Zubikoako igerilekuan Txantxiku saria jokatuko dute zapatu arratsaldean, ekainaren 22an. Ohi bezala, 15:30ean hasiko da lehiaketa eta hamar taldetako kirolariak ariko dira nor baino nor.

Txantxiku igeriketa sarien 28. aldia izango da. 2000 eta 2004 urteen artean jaiotako gaztetxoak lehiatuko dira kiroldegian. Urteka banatuta igeri egin beharko dute, lau estilotako batean: bular-estiloan, bizkar-estiloan, tximeleta-eran edo estilo librean. Lehenengo, saio bakoitzeko azkarrenak saritu egingo dituzte. Gero, puntuazio-sistema bati esker, lau estilotako denborak alderatu eta adin bakoitzeko sailkapen orokorrak egingo dituzte. Taldekako saria izango da ematen azkenengoa. 310 bat gaztetxok parte hartuko dute bihar arratsaldeko txapelketan, hamar igeriketa-taldetakoak. Horietatik, zortzi talde Gipuzkoakoak izango dira gainontzeko biak Arabatik etorritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak