Gure Esku Dago

Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ekainaren 18a

Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute gaur, martitzena, kultura etxean, 19:00etan. "Nazioa gara; erabakitzeko eskubidea dugu; herritarron garaia da" dio kartelak, eta batzordeak sortzen dabiltza herriz herri. Oñatin ere badago horretarako asmoa, eta gaurko aurkezpenean egongo da aukera ekimena ezagutzekok eta gura duenak bere laguntza eskaintzeko. Herritar danak daude gonbidatuta. Aloña Galarraga izango da hizlaria. Ekimenaren bideoklipa hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak