Arantzazuko Adiskideak elkarteak, urtero bezala, Arantzazuko Gogartetxean Batzar Nagusia egingo du bere bazkideekin. Aurtengoa "berezia" izatea nahi izan du elkarteak, eta horregatik, eguneko gai-zerrenda landu aurretik, Jon Sarasua soziologoak hitzaldia egingo du, 11:00etan.
Antolatzaileen esanetan, "elkarteko mailan nahiz maila pertsonalean gogoeta sakona egiteko argudioak emango dizkie bertaratutakoei".
Arantzazuko Adiskideak elkartearena deialdi irekia da, baina asistentzia konfirmatu beharra dago 943 25 10 09 telefono-zenbakian edo adiskideak@arantzazu.org helbide elektronikoan.